Autobus geralekuetan behin-behineko aldaketak Paseo Estalia berritzeko lanak direla eta
2025ko azaroaren 25aAutobus geralekuetan egingo diren aldaketek DB03 Lekeitio–Donostia, DB04 Mallabia–Deba–Ondarroa, DB05 Ondarroa–Deba–Zumaia eta DB06 Soraluze–Ondarroa lineei eragingo diete.
Atzo hasi ziren Paseo Estalia berritzeko lanak direla eta, bihartik aurrera, azaroak 26, honako autobus lineen geralekuak aldi baterako aldatuko dira:
DB03 LEKEITIO – DONOSTIA
Donostiarako noranzkoa: Aterpe tabernaren parean.
Lekeitiorako noranzkoa: Estazioaren ondoan.
DB04 MALLABIA – DEBA – ONDARROA
Jaisteko geralekua (bi noranzkoetan): Aterpe tabernaren parean.
Igotzeko geralekua (bi noranzkoetan): Estazioaren ondoan.
DB05 ONDARROA – DEBA – ZUMAIA
Zumaiarako noranzkoa: Aterpe tabernaren parean.
Ondarroarako noranzkoa: Estazioaren ondoan.
DB06 SORALUZE – ONDARROA
Jaisteko geralekua (bi noranzkoetan): Aterpe tabernaren parean.
Igotzeko geralekua (bi noranzkoetan): Estazioaren ondoan.
Udaletik, herritarren ulermena eskertzen da eta barkamena eskatzen dugu aldi baterako aldaketa hauek eragin ditzaketen eragozpenengatik.