Bastiñuixan, euskararen erabilera handitzeko egitasmoa, martxoaren 7, 14, 21 eta 28an egingo da
2023ko otsailaren 28aMartxoaren 7, 14, 21 eta 28an kaleetan eta parkean euskararen erabilera handitzea helburu duen Bastiñuixan egitasmoarekin jarraituko dute Udalak eta Hezten-ek. Hezten-eko jolas dinamizatzaileen laguntzaz, Zumardiko kioskoan, jolasak burutuko dira (euria bada, ifar kaleko eskolako patioan).
Egitasmo honen baitan, ondorengo bi programa hauek eramango dira aurrera:
ZABU ZIBU:
16:30-17:30etara; 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat.
Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da; beraz, behar beharrezkoa da haurrak guraso edo helduren batekin etortzea eta jolastea.
TXIRRINTXON:
17:30-18:30etara; 6-9 urte bitarteko haurrentzat.