BELDUR BARIK JARRERA 2015 LEHIAKETA DEBAN

2015ko azaroaren 6aBELDUR BARIK JARRERA 2015 LEHIAKETA DEBAN

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Debako Udalak bere lehiaketa eramango du aurrera Beldur Barik programaren barruan. Lehiaketako lanak jasotzeko epea irailaren 11n hasi zen eta azaroaren 11 arte mantenduko da.

Beldur Barik Jarrera! lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio-proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.

12 eta 26 urte arteko neska-mutilek parte hartu ahal dute, bi kategoriatan:

  • 1.kategoria: 12-17 urte
  • 2.kategoria: 18-26 urte

Banaka zein taldeka parte hartu ahal izango da, ikastetxe gisa, ikasgela gisa edo elkarte gisa. Pertsona eta talde bakoitzeko, gehienez 3 proiektu aurkeztu daitezke.

Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa bete beharko dute. Behin formularioa beteta, plataforma bidez igorri beharko da. Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea 2015eko irailaren 11n hasi zen eta 2015eko azaroaren 11n amaituko da.

Honako sari hauek banatuko dira Deban:

  • 1.kategoriako saria (12-17 urte): 100 €
  • 2.kategoriako saria (18-26 urte): 100 €

Berdintasun batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia. Kategoria bakoitzetik bi proposamen baino gutxiago jasoz gero, epaimahaia osatzen duten pertsonek kategoria horretako saria bertan behera uzteko aukera izango dute.

Debako sari banaketa azaroaren 20an izango da, 20:00etan Agirre Jauregiko ispiluen gelan.

 

Lehiaketako oinarriak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.