Bihar hasiko dira Deba eta Itziar arteko N-634 errepidean balizak kentzeko lanak

2025ko urriaren 7aBihar hasiko dira Deba eta Itziar arteko N-634 errepidean balizak kentzeko lanak

Lanek minutu gutxiko trafiko-etete puntualak eragingo dituzte urriaren 8an eta 9an aipatu errepidean.

Bihar, urriak 8, hasiko dira Deba eta Itziar arteko N-634 errepidean L itxurako hormen bidezko babes-balizamendua kentzeko lanak, errepidea egonkortzeko obren lehentasunezko fasea amaitu ondoren. Erretiratze-lan horiek eremuko bide-segurtasuna hobetzeko prozesuaren zati garrantzitsu bat dira.

Horri jarraiki, urriaren 8an eta 9an, errepidean trafiko eten puntualak egingo dira eta minutu batzuk baino ez dute iraungo. Itxiera horiek seinalisten bidez antolatuko da.  

Foru Aldundiak barkamena eskatu du aldez aurretik itxierak eragin ditzakeen eragozpenengatik, eta eskerrak eman dizkie errepideko erabiltzaileei, lan horiek egiten dituzten bitartean, haien ulermenagatik, inguruaren segurtasuna eta egonkortasuna hobetzen lagunduko baitute.

Aurreikuspenen arabera, errepidea abenduan irekiko da erabat, aldi berean egiten ari diren Irulearen Begiratokiko oin-horma egonkortzeko obrak amaitzen direnean.