Bizikleten autokonponketarako puntu berria Zumardian

2025ko urriaren 3aBizikleten autokonponketarako puntu berria Zumardian

Gune hau gurpilak puztu edo konponketa mekaniko txikiak egin behar dituen edonork erabil dezake. Ekimena Debako bizikleta azpiegitura hobetzeko udal planaren parte da eta udaberrian jarritako bizikleta aparkaleku gehigarriei gehitzen zaie. Gune hau gurpilak puztu edo konponketa mekaniko txikiak egin behar dituen edonork erabil dezake. Ekimena Debako bizikleta azpiegitura hobetzeko udal planaren parte da eta udaberrian jarritako bizikleta aparkaleku gehigarriei gehitzen zaie. Gune hau gurpilak puztu edo konponketa mekaniko txikiak egin behar dituen edonork erabil dezake. Ekimena Debako bizikleta azpiegitura hobetzeko udal planaren parte da eta udaberrian jarritako bizikleta aparkaleku gehigarriei gehitzen zaie.

Debako Udalak jakinarazi du dagoeneko erabilgarri dagoela Zumardiko bizikleten autokonponketa-gunea, udalerrian bizikletaren eguneroko erabilera errazteko pentsatutako ekipamendu publiko berria.

Puntu honek konponketak egiteko oinarrizko erremintak ditu, baita gurpilak puzteko ponpa ere eta edonork erabil dezake zerbitzua doan. Mugikortasun jasangarriagoa, osasungarriagoa eta ingurunearekiko begirunetsuagoa izateko Udalaren konpromisoan beste urrats bat da.

Konponketa-gune hori esku-hartze zabalago baten parte da; izan ere, joan den udaberrian bizikletak aparkatzeko 70 plaza gehigarri jarri zituen Udalak herriko puntu estrategikotan, hala nola, futbol-zelaian, hondartzan, liburutegian, gaztetxean edo musika-eskolan, besteak beste. Halaber, Izitarren ere autokonponketarako bigarren puntu bat jartzea aurreikusten da datorren astean, zehazki Itsaspeko rontondaren alboan.

Ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak emandako 6.881,88 euroko dirulaguntzari bitartez finantzatu da, bizikletentzako azpiegiturak garatzeko 2025 deialdiaren esparruan.

Horrelako ekintzekin, Debako Udalak zerbitzu-sare baten aldeko apustua egiten jarraitzen du, herritarrak garraiobide jasangarriagoak eta atseginagoak aukeratzera animatzeko.