Bukatu dituzte Eguneko Zentroko lehen solairuko birgaikuntza lanak
2019ko apirilaren 12aGizarte Zerbitzuetako lan-esparrua optimizatu eta erabiltzaileen arreta hobetzeko asmoz, lehen solairuan birgaikuntza lanak egin dituzte. Proiektuaren kostua 35.956€-koa izan da, eta Promociones Gaintzipitza S.L. eta Miabsa enpresak izan dira obraren arduradunak.