Datorren larunbatean, azaroak 29, Itsas Hondakinen Makrobilketa Gipuzkoako kostaldean
2025ko azaroaren 25aMATER Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatuta eta Itsas Zaintza Sarea proiektuaren baitan, itsas hondakinak biltzeko 9 ekintza bateratu egingo dira Gipuzkoako 6 herritan, horien artean Deban. Bilketan parte hartu nahi duten debarrek aurrez izena eman beharko dute 619 814 225 telefonora deituz edo idatziz, edo itsaszaintzasarea@mater.eus helbidera idatziz.
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboak antolatuta eta Itsas Zaintza Sarea proiektuaren baitan, larunbat honetan, azaroak 29, egingo da Itsas Hondakin Makrobilketa, 9 ekintza bateratuk osatutako jardunaldia, horien artean Debako hondartzan. Ekintzak 11:00etatik 13:00etara egingo dira Gipuzkoako kostaldeko hainbat tokitan. Ekimen honen bidez, itsasoa eta hondartzak plastiko eta bestelako hondakinez garbitu nahi dira, hondakin metaketa handiena duten puntu estrategikoetan esku hartuz.
Gipuzkoako kostaldeko bilketa guneak
9 ekintza bateratuak honako leku hauetan egingo dira:
Debako hondartza
Itzurun hondartza (Zumaia)
Zarauzko hondartza
Urumea ibaia (Donostia)
Pasaia: Alabortza senadia, Senokozuloan hondoen garbiketa eta badian hondakin flotagarrien bilketa
Hondarribia: hondartzan eta Bidasoa ibaian flotagarrien bilketa
Parte hartzaileei beharrezko material guztia emango zaie, bai hondakinak jasotzeko, bai ondorengo sailkapena egiteko.
Debako hondartza garbitzeko deialdia
Itsas Hondakin Makrobilketa honetan parte hartu nahi duten debarrek Debako hondartzan izango dute aukera. Horretarako, aurrez izena eman behar da itsaszaintzasarea@mater.eus helbidera idatziz edo 619 814 225 telefono zenbakira deituz.
Itsas Hondakin Makrobilketa ingurumenaren zaintza indartu eta kostaldean pilatzen diren hondakinak murrizteko ekimena da, herritarrei ingurune naturalen babes aktiboan parte hartzeko aukera eskainiz. Jardunaldi honetan parte hartzeak itsasoa eta hondartzak egoera hobean mantentzen laguntzen du, eta, aldi berean, jasangarritasunarekiko sentsibilizazio eta konpromiso handiago baterantz aurrera egiteko aukera ematen du.