“Deba 100 hitzetan” eta eskola ipuin eta ilustrazio lehiaketak badituzte irabazleak
2026ko apirilaren 24aNerea Zubia Rodriguez eta Rafael Bravo izan dira “Deba 100 hitzetan” lehiaketako lehen sarituak. Ipuin eta ilustrazio lehiaketak 14 irabazle desberdin izan ditu 7 kategoriaren arabera banatuta.
Atzo, apirilak 23, “Deba 100 hitzetan” literatur lehiaketaren eta ipuin eta ilustrazio lehiaketaren sari-banaketa ospatu zen Deban, azken hau Luzaro ikastetxearekin lankidetzan. Bi lehiaketek herritarren eta ikasleen artean sormena, irakurketa eta udalerriarekiko lotura sustatzea dute helburu.
Literatura eta artea ospatzeko bi ekitaldi
Jardunaldiak bi ekitaldi izan zituen. Goizean, 11:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eskola-lehiaketako sari-banaketa egin zen, eta sarituek beren lanak aurkeztu zituzten, musikaz girotutako ekitaldi batean. Arratsaldean, 19:00etan, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan, “Deba 100 hitzetan” lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zen, eta sarrera librea izan zen. Ekitaldian, irabazleek beren kontakizunak irakurri zituzten, eta epaimahaiak hitz batzuk eskaini zizkien parte-hartzaileei. Gainera, “Hitzen Bilduma” liburua aurkeztu zen, 2025eko edizioko lan sarituak jasotzen dituena.
“Deba 100 hitzetan” lehiaketako saridunak
“Deba 100 hitzetan” lehiaketaren 2026eko edizioan 51 kontakizun jaso ziren guztira; 26 euskaraz eta 25 gaztelaniaz, Debako egileen 15 lanekin.
Euskarazko kategorian, Debako Nerea Zubia Rodriguezek jaso zuen lehen saria (300 euro), “Maletazain erraldoia” lanarekin. Bigarren saria, 200 eurokoa, Donostiako Borja Etxabe Ulaziaren “Nire Herria” lanarentzat izan zen. Gainera, saritu gabeko tokiko lan onenaren saria, 150 eurokoa, Ane Itziar Bastida Lizasoren “Tarin-Tarin” lanak jaso zuen.
Gaztelaniazko kategorian, lehen saria, 300 eurokoa, “Tercio Fúnebre” Rafael Bravo debarrak jaso zuen. Bigarren saria, 200 eurokoa, Gasteizko Vicente Arrizabalaga Loizagaren “Qué hacemos con las cenizas” lanarentzat izan zen. Azkenik, saritu gabeko tokiko lan onenaren saria, 150 eurokoa, Iñaki Prietoren “Kike Pegatinas” lanak jaso zuen.
Ipuin eta ilustrazioen eskola-lehiaketako saridunak
Ipuin eta ilustrazio lehiaketak hurrengo ikasleak saritu zituen kategoria desberdinetan.
Ilustrazio modalitatean:
A mailan (HH5)
saria: Zoe Hurtado Gutierrez
saria: Lara Oñederra Bartolome
B mailan (LH1)
saria: Bruce Quispe Gutierrez
saria: Naia Barcena Mendizabal
D mailan (LH2)
saria: Paule Sotelo Garcia
saria: Nora Mendizabal Cruz
E mailan (LH3)
saria: Sofia Kaina
saria: Ainara Ruiz Gonzalez
“Ipuin bihurtutako ilustrazio” modalitatean
F mailan (LH4)
saria: Lur Zangitu Lasa.
saria: Altair Laguna Hermo.
“Ipuin librea” modalitatean
G mailan (LH5)
saira: Nere Konde Agirrebeña.
saria: Miren Aguirrezabala Uncetabarrenechea.
H mailan (LH6)
saria: Jon Fernandez de Jauregi Fernandez.
saria: Maia Fernandez Iriondo.
Sarietan jolas hezitzaileak, ipuinak, liburuak eta ikuskizunetarako sarrerak sartu ziren, gazteen artean irakurketa eta sormena sustatzeko.