Deba 100 hitzetan literatur lehiaketaren sariak banatu dira

2021ko apirilaren 22aDeba 100 hitzetan literatur lehiaketaren sariak banatu dira

Lau debarrek irabazi dituzte 'Deba 100 hitzetan' literatur lehiaketaren sariak. Atzo, apirilak 22, egin zen sari banaketa Kultur Elkartean, Liburuaren Egunaren egitarauaren baitan. Cardenas fundazioak eta Debako Udalak antolatzen duten lehiaketaren 6. edizioa izan da aurtengoa. Euskarazko eta gaztelaniazko modalitateak egon dira ohi bezala.

Deba gai hartuta 100 hitz baino gutxiagoko, eta argitaratu gabeko lanak dira lehiaketa honetara aurkez daitezkeenak. Bina modalitate daude hizkuntza bakoitzean eta guztietan irabazi dute Debako pertsonek. Bakoitzak 350 euroko saria jaso du. 

Aurreko edizioekin alderatuta, euskarazko lanen antzeko kopurua jaso da. Gaztelaniazkoan, aitzitik, aurten lan gutxiago aurkeztu dira. Bi epai-mahaiek ebatzi dutenez, saritutako lanak zein beste batzuk kalitate handikoak izan dira. 

Herritik kanpoko pertsonei zabaldutako ataletan ere debarrek irabazi dute. Euskaraz egindako saritu gabeko herriko lan onena: 'Aldats- goiko aska' izan da, Arantza Iriondo Lakak idatzitakoa. Herritik kanpokoek parte hartzen duten ataleko lanik onena 'Prepesiozko bizitzan izan da, Nagore Dorronsoro Aizpuruarena. 

Gaztelaniaz aurkeztutako lanei dagokionean, bi sariak Rafa Bravo Arrizabalagak irabazi ditu lan hauekin: 'A bordo del azar' eta ' Misericordia'.