Deba eta Mutriku arteko GI-638 errepidearen erabateko bide mozketa dela-eta aldaketak garraio publikoan

2019ko apirilaren 26aDeba eta Mutriku arteko GI-638 errepidearen erabateko bide mozketa dela-eta aldaketak garraio publikoan

Gipuzkoako Foru Aldundiak anezka zerbitzua jarriko du DB03, DB04, DB05, DB06, DB44G autobus lineetan. GI-638 errepidea maiatzaren 2an itxiko dute, lau bat hilabetez. Aldi horretan, GI-3230 errepidea erabili beharko da ordezko ibilbide gisa (Kalbario gainetik).

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Garraio Publikoko Sailak adierazi duenez, "Deba eta Mutriku arteko Gl-638 errepidearen mozketak eragina izango du Euskotrenek daraman Lurraldebusen Deba Barrena-Urola Kosta (LUR M-02) emakidan; zehazki DB03, DB04, DB05, DB06 eta DB44G lineetan, guztiek ere Deba eta Mutriku arteko ibilbidea Gl-638 errepidetik egiten baitute".

Bide mozketa dela eta, anezka zerbitzua jarriko du Aldundiak Deba eta Ondarroa artean DB04, DB05, DB06 eta DB44G lineen kasuan; eta Deba eta Lekeitio artean, DB03 linean.

Debako autobus aldaketa aparkalekuan egingo da, DB03 linearen kasuan izan ezik. Kasu honetan, Hondartza kaleko geltokian egingo da, Donostiarako noranzkoan; eta aparkalekuaren sarreran, Lekeitiorako noranzkoan.

Mugikortasun Sailak aurreratu bezala, "Lurraldebusen lineak eta anezketako lineak ezberdinak dira, eta ondorioz, ibilgailu bakoitzean dagokion bidaia ordaindu beharko da. Lurraldebusen autobusean dagokion udalerriaren eta Debaren arteko bidaia ordainduko da. Anezkan, berriz, Debatik helmugaraino (Mutriku, Ondarroa, Lekeitio) ordainduko da, eta alderantziz". Ondorioz, Lurraldebusen linea erregularrak eta anezken minibusak osatzen duen ibilbidea egin nahi bada, gomendagarria da Mugi txartel anonimo edo pertsonalizatua eskuratzea. "Mugirekin ordaintzeak abantaila du autobus aldaketa segidan egiten bada autobus-aldaketa tarifa aplikatuko baita, eta ondorioz, bidaia bakarra ordainduko da, alegia, bidaiarik garestiena soilik ordainduko da".

Debako ohiko ordutegia errespetatuko da, Ondarroa eta Lekeitioko jatorriko irteera ordutegiak aurreratuz. Anezken ordutegiak hauek izango dira.

Trafiko oharra

Bide mozketaren hasiera data 2019ko maiatzaren 2a dela adierazi digu Bide Azpiegituren proiektuetako eta eraikuntzako zerbitzuak, eta lau hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten dute.

Aldi honetan 9 metro luzera baino gutxiagoko ibilgailuek GI-3230ko errepidetik egin beharko dute ordezko ibilbidea (Sasiolatik Mutrikura, Kalbario gainetik), eta 9 metro luzera baino gehiagoko ibilgailuek, aldiz, AP-8tik edo N-634tik eta BI-633tik (Durangotik Ondarrura Trabakuatik).