Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren lanen inguruko hitzaldia egingo da maiatzaren 26an

2021ko maiatzaren 21aDeba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren lanen inguruko hitzaldia egingo da maiatzaren 26an

Datorren asteazkenean, maiatzak 26, arratsaldeko 18:00etan, hitzaldi bat emango dute Debako osoko bilkuren aretoan, Debako zubiko obrei buruz. Solasaldi horren helburua da Deba eta Mutrikuko herritarrak informatzea obra horiek egunerokoan eragin ditzaketen gorabeheren gainean. Gaur egungo osasun egoera dela eta, aretoak edukiera mugatua duenez, lehentasuna emango zaie inguruan bizi diren bi herrietako bizilagunei bertan egon daitezen, horretarako gonbidapena jasoko dute. Debako Udalak hitzaldia grabatu eta hurrengo egunetan hedatuko du Youtube kanalean eta sare sozialetan herritar guztiek informazioa jasotzeko aukera izan dezaten.

Gilen Garcia Debako alkatearekin batera egongo dira Mutrikuko alkatea, Joseba Palenzuela, Kulturako foru zuzendari Mari Jose Telleria, eta Ingelan eta Fhecor enpresetako obra zuzendari Francisco Javier Leon Gonzalez, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria eta Debako zubia zaharberritzeko proiektuaren egileetako bat, INJELAN-FHECOR enpresek osatutako obra zuzendaritzaren kidea da. 

Obra-proiekturen helburua da zubiaren egonkortasuna bere osotasunean bermatzea, eta zubiaren instalazioak eta urbanizazioa hobetzea, bi ibaiertzen artean dagoen oinezkoen komunikazioari ahalik eta denbora luzeenean eutsiz (hori izan da proiektuaren eskakizun garrantzitsuetako bat).

Hitzaldia grabatu egingo da, bi herrietako bizilagunek hura kontsultatzeko aukera izan dezaten, hala nahi dutenean.

Bestetik, aurki ipiniko da informazio etxola bat, obran bertan, eta horra jo dezakete herritarrek eta bisitariek obrak egin bitartean, eta hor erakutsiko da, informazio kartelen bidez, zein egoeratan dagoen obren exekuzioa. 

Moyua-Harri aldi baterako enpresa-elkartea egiten ari da obrak: joan den apirilaren 14an hasi ziren, eta aurreikusten da 10 hilabete barru bukatzea.