Deba-Itziar Biziberritzeko Planaren finantzazio atalari buruzko argipena

2020ko ekainaren 18aDeba-Itziar Biziberritzeko Planaren finantzazio atalari buruzko argipena

Deba-Itziar Biziberritzeko Planaren aurkezpena egin zenean, finantzazioa aipatzerakoan, milioi bat baino gehiagoko inbertsioa egin zela esaten zen. Aitzitik ez da zuzena hori inbertsio gisa izendatzea. Kopuru hori, bertara bideratutako hiru diru-partiden baturak ematen du: aurrekontua doitzeko egindako murrizketak, COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko gehitutako diru-partidak eta herritarrei salbuetsitako diru partidak.

Aurrekontuaren murrizketa, 965.060 eurokoa izan da, horietatik 799.858 euro Gipuzkoako Foru Aldundiaren foru funtsaren murrizketari dagozkio. Horrekin batera, hainbat kuota eta zerga ez dira kobratu herritarren eta itxita egon diren komertzioen zama ekonomikoa arintzeko helburuarekin. 

Bestetik, gehitutako partidetara 83.364 euro bideratu dira; gizarte zerbitzuetan, merkataritzarako bonuetan eta covid19 materiala erosten.

Eta azkenik, diru-sarrera batzuk salbuetsi egin dira: musika eta dantza eskolako kuotak, aparkalekuen zerga eta kiroldegiko kuotak.

DOKUMENTUA