Debabarreneko Etxebizitza Bulegoak otsailaren 23an zabalduko ditu ateak Deban

2026ko otsailaren 18aDebabarreneko Etxebizitza Bulegoak otsailaren 23an zabalduko ditu ateak Deban

Arreta-gune horren helburua da etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta energia-eraginkortasuna bultzatzeko herritarrei horren inguruko informazio eta aholkularitza pertsonalizatua modu eskuragarri eta hurbilean eskaintzea. Etxebizitza Bulegoa Deban egongo da astelehenero, hilabete bakoitzeko azken astelehenetan izan ezik, 12:45etik 15:30era, Udaltzaingoaren egoitza zaharrean (Portu kalea 3). Arreta egokia bermatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da. Interesa dutenek 675 873 853 telefono zenbakira deitu beharko dute hitzordua hartzeko.

Debako Udalak, Debegesarekin eta Debabarreneko udalekin elkarlanean, eskualdeko etxebizitza-bulego ibiltari bat jarriko du martxan otsailean, herritarrei etxebizitzen birgaitzeari, alokairuari eta energia eraginkortasunari buruzko buruzko informazioa, orientazioa eta laguntza emateko.

Etxebizitza Bulegoa, Deban egongo da astelehenero (hileko azken astelehenetan izan ezik), 12:45etik 15:30era, Udaltzaingoaren egoitza zaharrean (Portu kalea 3). Arreta-gune berri horri esker, Debako herritarrek aholkularitza pertsonalizatua izango dute eskura, modu hurbil eta eskuragarrian.

Debako Alkateak, Alazne Txurrukak azpimarratu du: “Udalaren lehentasuna da etxebizitzaren arloan herritarrei laguntza eraginkorra eta hurbila eskaintzea. Bulego ibiltari hau Debara ekartzeak aukera ematen digu birgaitzea eta alokairua sustatzeko, energia-eraginkortasuna indartzeko eta dauden laguntza publikoen inguruko informazioa modu argi eta zuzenean helarazteko. Administrazioen arteko lankidetzari esker, Deban bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten neurriak sendotzen ari gara”.

Eskualdeko bulego ibiltariaren jarduera nagusiak

Zerbitzu berriaren funtzioen artean hauek nabarmentzen dira:

  • Herritarrei informazioa, orientazioa eta laguntza ematea etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko Etxebideren laguntzen eskabideak aurkeztean, bai eta beste laguntza osagarri batzuei buruzko informazioa ere (EEE, udal-laguntzak, besteak beste), auzo-komunitateei nahiz pertsona partikularrei zuzendutakoak.

  • Etxebizitza hutsen alokairua bultzatzea, Eusko Jaurlaritzak eta udalek alokairua sustatzeko dituzten programak ezagutaraziz eta zabalduz, bai jabeei, bai balizko errentariei.

  • Gizarte-bonu elektrikoari eta termikoari buruzko informazioa eta aholkularitza, bai eta energia-horniduren (elektrizitatea, gasa...)  fakturak eta tarifak optimizatzeari buruzkoa ere, energia-gastua murrizteko fakturak errazago uler daitezen.

  • Energia berriztagarrien instalazioen eta birgaitze jasangarriko jardueren inguruan informatzea eta sentsibilizatzea, etxebizitza-eredu eraginkorragoa eta jasangarriagoa sustatuz.

  • Arreta egokia bermatzeko, aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da. Debaren kasuan, interesa dutenek 675 873 853 (Leire Azpiazu) telefono mugikorrera deitu beharko dute hitzordua hartzeko.

    Esther Zarrabeitia Debegesako Hirigintza eta Birgaitze arduradunak azaldu duenez, “ekimen honen helburua da dauden laguntza publikoetarako sarbidea erraztea, alokairurantz bultzatzea eta birgaitze jasangarria sustatzea, etxebizitzen eraginkortasun energetikoa hobetzen lagunduz”. 1998az geroztik, Debegesak, Debabarreneko Birgaitzeko Hirigintza Elkartea den aldetik, hiria birgaitzeko zerbitzu integrala eskaintzen du, herritarrak kontzientziatzeko eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeak dakartzan abantailez, eta auzo-komunitateei, jabeei edo inkilinoei eraikinak eta etxebizitzak birgaitzen laguntzeko. “Eskualdean indar handia duen zerbitzua da. 2025ean, esaterako, Debabarreneko 1240 lagunek egin zituzten zaharberritze lanei buruzko kontsultak.”