Debabarreneko Euskararen Ginkanan izena emateko epea zabalik

2019ko urriaren 7aDebabarreneko Euskararen Ginkanan  izena emateko epea zabalik

Debabarreneko Euskararen Ginkanaren lehen edizioa egingo da. Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da eta euskararen bueltan gozatzeko taldekako eta herrien arteko lehiaketa. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izango dituzte talde lehiakideek. Aurtengo edizioan Hizkuntza-Ekologia izango da gaia.