Debaberri udal aldizkaria

2017ko urriaren 19aDebaberri udal aldizkaria

Udal jardueraren berri eman nahian Debako Udalak kaleratu berri du Debaberri udal aldizkaria. Besteak beste, Hilerri berria Artzabalen, Itziarko entitate txikia, Zabor-bilketa sistema, Deba ibaiaren Paisaia Plana, Herriaren memoria historikoa...

Uda igaro eta udazkenean sartu garenez, berriro heldu nahi dio udalak bukatu gabeko obra batzuei; kasu honetan deserosoak bezain beharrezkoak.

Hilabete honetan Astillero-Osio kaleetako obrei hasiera emango zaie. Konplexutasun handiko obrak izango dira, baina guztiz beharrezkoak dira inguru horretako bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko. Astillero kalea oiezkoentzat bihurtuko da eta, beraz, trafikoari itxia egongo da, kale horretako eraikinetako garajeen jabeentzat izan ezik.

Udazken honetarako, itsasadarraren gaineko harrizko zubia hobetzeko eta egokitzeko obrak hastea ere aurreikusita dago. Uraren, ur zikinen, gasaren edo eleltrizitatearen hodiak lurperatu ondoren itxura berria berenganatuko du zubiak, eta horrez gain, segurtasun gehiago ere bai.

Beraz, udal jarduerari buruzko informazio zabalagoa nahi baduzu klikatu hemen: debaberri 2017 urria.