Debak 2025eko ikasturterako jarduerak aurkeztu ditu, adin guztientzat pentsatutako egitarauekin

2025ko irailaren 9aDebak 2025eko ikasturterako jarduerak aurkeztu ditu, adin guztientzat pentsatutako egitarauekin

17 urtetik gorakoek eta LH1etik DBH4 bitarteko ikasleek askotariko tailer, irteera eta kultura zein kirol jarduerez gozatu ahal izango dute, Gozatuz programari eta eskolaz kanpoko jarduerei eskeri esker. Bi kasuetan, izena emateko epea zabalik dago irailaren 19ra bitarte, eta online zein aurrez aurre egin daiteke, izena emateko orria Udaletxeko arreta bulegoan, liburutegian edo turismo bulegoan entregatuz.

Debako Udalak, aurten ere, herritarren parte-hartzea, aisialdi aktiboa eta garapen pertsonala sustatzeko bi jarduera-programazio anitz bezain zabalak aurkeztu ditu.

GOZATUZ programa 17 urtetik gorakoentzat

Alde batetik, 17 urtetik gorakoentzako GOZATUZ programak barne hartzen ditu aurten taila eta zeramika-tailerrak, defentsa pertsonaleko ikastaroa, idazketa sortzailea eta soinu-ekipo bat hutsetik muntatzeko ikastaroa. Programazioak ikasturte osoa hartzen du, eta izena emateko epea zabalik dago irailaren 21era arte. 

Interesdunek aurrez aurre eman dezakete izena, matrikula orria bete eta udal liburutegian, turismo-bulegoan edo Udaletxeko arreta-bulegoan utziz. Online ere eman daiteke izena, https://forms.gle/2K3UfcqvsoCLnpEx5 estekaren bidez.

Hemen eskaintza guztia

Eskolaz kanpoko jarduerak eta GOZATUZ, 17 urte bitarteko gazteentzat

Bestalde, “Eskolaz Kanpoko Jarduerak LH1-DBH4 2025” eskaintza aurkeztu da, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik DBHko laugarren mailara bitarteko ikasleentzat pentsatua. Programazioak kirola, musika eta dantza, gaztelekua eta aisialdi modalitateak jasotzen ditu.

Kirola: Multikirola eta eskola kirola edota gazteentzako fitnessa bezalako jarduerak eskaintzen dira, eta izen-ematea kiroldegian egin behar da.

Musika eta dantza modalitatea: Debako Musika eta Dantza Eskolaren eskaintza hartzen du barne. Musika eta mugimendua ikastaroak, kantua, jazz tailerrak eta Euskal Dantza ikastaroak eskaintzen dira, baita instrumentuak jotzeko aukera edota Big Band, txistulariak edo trikitilariak bezalako taldeetan parte hartzeko aukera ere. Matrikula eskolan bertan egin behar da, bulegoko ordutegian, eta prezioa aukeratutako jardueraren araberakoa izango da.

Gaztelekua: Gaztelekua 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako doako aisialdia eskaintzen duen zerbitzu sozio-hezitzailea da, haien garapena, hezkuntza eta sozializazioa sustatzeko jarduerak eskaintzen dituena.

Aisialdia: 17 urtetik beherakoentzako GOZATUZ programak euskarazko aisialdi dibertigarria eskaintzen du. Eskaintza hau osatzen dute antzerkia, dantza urbanoa, pintura, sukaldaritza, defentsa pertsonala eta irakurketa eta idazketa sortzaileko ikastaroek.

Izena emateko epea irailaren 21era bitarte egongo da zabalik, eta aurrez aurre egin daiteke izen-emate orria udal liburutegian, turismo-bulegoan edo Udalaren arreta-bulegoan utziz. Oinline ere egin daiteke izen ematea, esteka honen bidez: https://forms.gle/EXDwTioerQi3Sq5z6.

Eskaintza guztia hemen

Ekimen hauek Debako Udalak herritarren ongizatearekin, hezkuntzarekin eta aisialdi osasungarriarekin duen konpromisoa islatzen dute, komunitate aktibo, sortzaile eta kohesionatua sustatuz.