Debak bat egin du Korrikaren 24.edizioarekin, euskara aldarrikatuz
2026ko martxoaren 25aDebak gogotsu hartu du gaur Korrikaren 24. edizioa, euskararen aldeko babesa eta konpromisoa berretsiz
Debako kaleak emozioz eta aldarrikapenez bete ziren atzo: Korrikaren 24. edizioari besoak zabalik egin diote ongi etorria herrian. Une berezia izan da Korrika Debatik igaro den momentua. Ibilbidearen izkinetan bildu dira herritarrak, lasterketa igaro ahala, parte hartu ahal izateko. Aurtengo edizioan korrika Itziartik sartu da, eta Deba Mutrikurantz bidean utzi du 24. edizioak.
"Euskara gara” leloa oihukatuz, debarrek euskararen aldeko babes irmoa berretsi dute.
Atharratzetik Bilbora
Euskararen aldeko ekitaldi honek bere ibilbidearen erdia egin du gauerdiko lehen orduetan. Horrela, Euskal Herriko kale eta herrietan barrena jarraituko du bere bidea, igandean Bilbora iritsi arte.