Debak CIMASUB Itsaspeko Zinema Jaialdiaren 27. Edizioa hartuko du martxo honetan

2026ko otsailaren 26aDebak CIMASUB  Itsaspeko Zinema Jaialdiaren 27. Edizioa hartuko du martxo honetan

Jaialdiaren baitan itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez eta hiru saiotan banatuta: brontzezko saioa, zilarrezko saioa eta urrezko saioa. Horrez gain, 10 eta 12 urte bitarteko ikasleei zuzenduriko Itsaspeko Txikizikloa ere egingo da, martxoaren 12an, 10:00etan Kultur Elkartean, itsas biodibertsitatea ezagutzearen eta ozeanoak babestearen garrantzia ikasteko helburuz. Era berean, Real Sociedad Fundazioarekin lankidetzan, proiekzio berezia izango da martxoaren 5ean Debako Eguneko Zentroan, itsaspeko mundua adinekoei hurbiltzeko.

Datorren martxoaren 5tik 26ra bitartean, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa  (CIMASUB) jasoko du beste behin Debak, Aurtengoa jaialdiaren 27. Edizioa izango da eta "Egia zure begien aurrean" lelopean, zinema-proiekzioen aukeraketa esklusiboa eta Itsaspeko Txikizikloa jasoko ditu, ikusleak ozeanoaren sakonera eramanez. Era berean, aurten ere Itsaspeko Adinzikloa ospatuko da, eguneko zentrokoei zuzendutako saioa.

Emanaldi irekiak eta doakoak 

Deban egingo den jaialdia hiru saioz osatuta egongo da: martxoaren 5ean lehena, 12an bigarrena eta 26an hirugarrena eta azkena. Hala, aipatutako hiru egunetan zehar, itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez. Lehenengo saioa, itsas biodibertsitateari eta ekosistemak, espezieak eta paisaiak aztertuko ditu, urpean bizi direnak. Bigarrena, munduko itsasoetan zehar egingo den ibilbide bat eskainiko du, edertasun eta emozioa elkarlotzen diren tokietan, kontserbazioa, ingurumen mehatxuak eta giza eta ozeanoaren arteko harremana ikuspegi artistiko eta konprometitu batetik landuz. Azkenik, azken saioak ingurumenarekiko kezka eta aurkikuntza zientifikoak nabarmenduko ditu, ozeanoek aurre egin beharreko erronka handietan sakontzeko eta euren babesteko premia larria azpimarratzeko.

Lehen saioan, esaterako, lan sarituen aukeraketa zaindu bat eskainiko da, planetako itsaso desberdinak zeharkatuko dituztenak, itsas biodibertsitatea eta urpeko ekosistemak azpimarratuz. Bigarren saioak jaialdiaren dimentsio konprometituenean sakonduko du, edertasuna eta salaketa uztartuz, ingurumen mehatxuei, ozeanoaren erresilientziari eta haren babesaren alde lan egiten dutenen rol aktiboari heltzeko. Azkenik, azken saioak edizio honetako ekoizpen ezagunenak bilduko ditu dibulgazio zientifikoa eta hausnarketa kritikoa integratuz, gure itsasoak kontserbatzeko premia azpimarratzeko. Saio guztiak doakoak izango dira eta Kultur Elkartean eskainiko dira arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Itsaspeko Txikizikloa: Zinema hezitzailea gazteenentzat

Aipatu saioez gain, urtero moduan, Itsaspeko Txikizikloa ere eskainiko da Debako ikasleei zuzenduta. Hezkuntza-ziklo hau martxoaren 12an egingo da, goizeko 10:00etatik aurrera Kultur Elkartean eta bertan, lehen hezkuntzako 10 eta 12 urte bitarteko ikasleek itsas biodibertsitatea ezagutzearen eta ozeanoak babestearen garrantzia ikastea du helburu, proiekzioen eta hitzaldien bidez.

Itaspeko Adinzikloa: eguneko zentroko erabiltzaileentzat zuzenduta

Era berean, CIMASUBek, Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean, proiekzio berezi bat eskainiko du Debako Eguneko Zentroan martxoaren 5ean, eguneko zentroko erabiltzaileei itsaspeko mundua hurbiltzeko helburuarekin. Itsaspeko zinemaren bidez, parte-hartzaileek itsas biodibertsitatea ezagutu ahal izango dute eta haren kontserbazioaren garrantziaz hausnartu, esperientzia aberasgarria gozatzen duten bitartean, ongizate emozionala sustatuz eta oroitzapen partekatuak sortuz.

Bat egin CIMASUBeko itsaspeko munduaren ospakizunarekin

Debako Udalak CIMASUB jaialdiko antolatzaileek interesa duten guztiak gonbidatzen dituzte edizio honetan parte hartzera, itsas bizitza eta aurre egin beharreko ingurumen erronkak hobeto esploratzeko eta ulertzeko aukera paregabea baita. 

Programazioari eta sarreren bilketari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bisitatu jaialdiaren webgune ofiziala, cimasub.com.