Debak gaueko autobus zerbitzua izango du San Roke jaietan
2025ko abuztuaren 1aZerbitzu berritzaile honek Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako eskaera zuzenari erantzuten dio, jai-gauetan joan-etorriak errazteko eta bide-segurtasuna indartzeko helburuz. Zerbitzuak Deba, Itziar eta Zumaia lotuko ditu abuztuaren 14tik 17rako gauetan, alternatiba segurua eta jasangarria eskainiz.
Debak gaueko autobus zerbitzu berezia izango du lehen aldiz San Roke jaietan. Debako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin lankidetzan bultzatu du neurri hau, jai-gauetan joan-etorriak errazteko, bide-segurtasuna indartzeko eta mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko.
Debako alkateak, Alazne Txurrukak adierazi duenez, "San Roke jaietan horrelako zerbitzu bat eskaintzen den lehen aldia da, eta urrats garrantzitsua da mugikortasun seguruago, irisgarriago eta iraunkorrago baten aldeko konpromisoan. Eskerrak eman nahi dizkiogu Aldundiari hori posible egiteko eskainitako laguntzagatik, eta herritarren artean harrera ona izatea espero dugu”.
Ordutegiak eta ibilbidea
Gaueko autobus zerbitzua abuztuaren 14an, 15ean, 16an eta 17an eskainiko da eta ondorengo ibilbidea izango du:
· Deba (geldiunea Alamedan) → Itziar (N-634 Jatetxea) → Zumaia
Debatik irteera: 1:00, 3:00, 5:00 y 7:00
· Zumaia → Itziar → Deba
Zumaiatik irteera: 1:30, 3:30, 5:30
Zerbitzua Lurraldebusek kudeatuko du eta ospakizunez gozatu ondoren etxera itzultzeko aukera eroso eta segurua eskaintzea du helburu, ibilgailu pribatuaren erabilera eta horri lotutako arriskuak murriztuz.