Debak NANa eta pasaportea egiteko bulego-mugikor zerbitzua eskainiko du azaroaren 26an

2025ko urriaren 29aDebak NANa eta pasaportea egiteko bulego-mugikor zerbitzua eskainiko du azaroaren 26an

Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoa Foruen Plazan kokatuko da, eta hitzordua aurrez eskatu beharko da Herritarren Arretarako Bulegoan, presentzialki edo 943 19 28 40 telefonora deituz.

Datorren azaroaren 26an, asteazkena, Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko bulegoa Deban izango da, herritarrek NANa eta pasaportea herritik irten beharrik gabe egin ahal dezaten. Zerbitzu honen helburua da tramiteak herritarrengana hurbiltzea, izapideak modu erosoagoan eta errazagoan egiteko aukera izan dezaten.

Bulego mugikorra Foruen Plazan kokatuko da, 9:30etik 13:00etara bitartean, eta egun horretarako 16 hitzordu eskainiko dira guztira. Interesdunek hitzordua aurrez eskatu beharko dute Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan, presentzialki edo telefonoz 943 19 28 40 zenbakira deituta. Ez da onartuko WhatsApp bidezko eskaerarik, ezta ofizialak ez diren beste kanal batzuetakorik ere. 

Egun horretan, honako izapide hauek egin ahal izango dira:

  • -NANa egitea edo berritzea.

  • -Pasaportea egitea edo berritzea.

  • -NANaren ziurtagiri elektronikoa aktibatzea.

NANaren kostua 12 eurokoa izango da, pasaportearena, berriz, 30 eurokoa. Izapidearen egunean bertan eskudirutan ordaindu beharko da. Ziurtagiri elektronikoa aktibatzea doakoa izango da. Familia ugariko titulua duten pertsonek tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira, dagokion dokumentazioa aurkeztuz.

Beharrezko dokumentazioa

Izapideak egiteko, ohiko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori aldatu egiten da izapidearen arabera (berritu ala lehen aldiz egin). Kasu guztietan (lapurreta edo galeran ez ezik) ezinbestekoa da argazki bat eramatea, eta adingabeak badira, guraso batez lagunduta joatea. Edonola ere, kasu bakoitzean eman beharreko dokumentazioaren informazioa eskuragarri dago hemen

Zerbitzu hau, esan bezala, azaroaren 26an eskainiko da, eta egunak gehitzeko aukerarik izanez gero, Debako Udalaren kanal ofizialetatik jakinaraziko du.