Debak NANa eta pasaportea izapidetzeko data berria du, apirilaren 27an
2026ko martxoaren 30aPolizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoa Foruen Plazara itzuliko da egun horretan, debarrei funtsezko dokumentuen tramitazioa errazteko. Bertaratzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Herritarren Arreta Bulegoan, aurrez aurre edo 943 19 28 40 telefonora deituta.
Ohi bezala, Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko bulegoa berriro itzuliko da Debara, Foruen plazara. Horri esker, debarrek agiri ofizialak modu errazagoan kudeatu ahal izango dituzte, beste herri batzuetara joan beharrik gabe.
Apirilaren 27rako hitzordu libreak
Hurrengo data apirilaren 27a izango da, astelehena. Egun horretarako 34 txanda eskainiko dira, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea, Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan, aurrez aurre edo 943 19 28 40 telefonora deituta. Ez da onartuko WhatsApp bidezko eskaerarik, ezta ofizialak ez diren beste kanal batzuetakorik ere. Azpimarratzekoa da gaur, martxoak 30, pasatu arte ez dela egun horretarako txandarik emango.
Era berean, Udalak jakinarazi du aldaketak egon daitezkeela datozen hilebeteetarako datetan, hau da, apirila, maiatza edota ekaineko datetan, horrenbestez, dagokion momentuan emango du data horien berri.
Egin daitezkeen izapideak
Datorren apirilaren 27an, herritarrek honako izapide hauek egin ahal izango dituzte:
Nortasun Agiri Nazionala (NAN) egitea edo berritzea
Pasaportea egitea edo berritzea
NANaren ziurtagiri elektronikoa aktibatzea
Zerbitzua 9:30etik 13:00etara bitartean emango da Foruen Plazan, eta tasak esku-dirutan ordaindu beharko dira izapidearen egunean bertan. Prezioak honako hauek dira:
NAN: 12 €
Pasaportea: 30 €
Ziurtagiri elektronikoa: doakoa
Familia ugariko titulua duten pertsonek tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira, dagokion dokumentazioa aurkeztuz.
Beharrezko dokumentazioa
Izapideak egiteko, ohiko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori aldatu egiten da izapidearen arabera (berritu ala lehen aldiz egin). Kasu guztietan (lapurreta edo galeran ez ezik) ezinbestekoa da argazki bat eramatea, eta adingabeak badira, guraso batez lagunduta joatea.
Edonola ere, kasu bakoitzean eman beharreko dokumentazioaren informazioa eskuragarri dago hemen.
Zerbitzua indartuz, Debako Udalak administrazioa pertsonengana hurbiltzeko lanean jarraitzen du, joan-etorriak murriztuz eta herritarrentzat funtsezkoak diren izapideak erraztuz.