Debak NANa eta pasaportea izapidetzeko data berria du, martxoaren 30ean
2026ko otsailaren 16aPolizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoa Foruen Plazara itzuliko da egun horretan, debarrei funtsezko dokumentuen tramitazioa errazteko. Bertaratzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Herritarren Arreta Bulegoan, aurrez aurre edo 943 19 28 40 telefonora deituta.
Aurrez jakinarazi bezala, martxoaren 2an Polizia Nazionalaren Dokumentazio Mugikorreko Bulegoak hitzorduak eskeiniko ditu Deban, Foruen Plazan. Orain, berriro ere martxoaren 30erako hitzorduak eskaintzen dira, debarrei NANa eta pasaportea bezalako dokumentu funtsezkoak modu errazagoan izapidetzeko.
Martxoaren 30erako hitzordu libreak
Hurrengo data martxoaren 30a izango da, astelehena. Egun horretarako 34 txanda eskainiko dira, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea, Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoan, aurrez aurre edo 943 19 28 40 telefonora deituta. Ez da onartuko WhatsApp bidezko eskaerarik, ezta ofizialak ez diren beste kanal batzuetakorik ere. Era berean, Udalak jakinarazi du aldaketak egon daitezkeela datozen hilebeteetarako datetan, hau da, apirila, maiatza edota ekaineko datetan, horrenbestez, dagokion momentuan emango du data horien berri.
Egin daitezkeen izapideak
Datorren martxoaren 30ean, herritarrek honako izapide hauek egin ahal izango dituzte:
Nortasun Agiri Nazionala (NAN) egitea edo berritzea
Pasaportea egitea edo berritzea
NANaren ziurtagiri elektronikoa aktibatzea
Zerbitzua 9:30etik 13:00etara bitartean emango da Foruen Plazan, eta tasak esku-dirutan ordaindu beharko dira izapidearen egunean bertan. Prezioak honako hauek dira:
NAN: 12 €
Pasaportea: 30 €
Ziurtagiri elektronikoa: doakoa
Familia ugariko titulua duten pertsonek tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira, dagokion dokumentazioa aurkeztuz.
Beharrezko dokumentazioa
Izapideak egiteko, ohiko dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da. Dokumentazio hori aldatu egiten da izapidearen arabera (berritu ala lehen aldiz egin). Kasu guztietan (lapurreta edo galeran ez ezik) ezinbestekoa da argazki bat eramatea, eta adingabeak badira, guraso batez lagunduta joatea.
Edonola ere, kasu bakoitzean eman beharreko dokumentazioaren informazioa eskuragarri dago hemen.
Zerbitzua indartuz, Debako Udalak administrazioa pertsonengana hurbiltzeko lanean jarraitzen du, joan-etorriak murriztuz eta herritarrentzat funtsezkoak diren izapideak erraztuz.