Debak Udako Kontzertuen 42. edizioa ospatuko du abuztuan zehar

2025ko uztailaren 29aDebak Udako Kontzertuen 42. edizioa ospatuko du abuztuan zehar

Ekitaldiak Santa Maria elizan egingo dira, eta artearen munduko artista nabarmenek hartuko dute parte. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, programazioaz gozatu nahi duen herritar ororentzat irekiak.

Urtero legez, Debak hasiera emango dio Udako Kontzertuen 42. edizioari. Kontzertu ziklo hau abuztuan zehar ospatuko da, Santa Maria elizan, Musika Hamabostaldiaren baitan eta herritarrei musikari eta artista nabarmenen kontzertuez gozatzeko aukera eskainiko die, doan, kalitatezko kulturarekin eta musikarekin duen konpromisoari helduz.

Egitaraua abuztuaren 2an hasiko da, José Luis Ecechipíaren organo-errezitaldiarekin. Gure Kai dantza taldearekin batera arituko da, 20:00etan Santa Maria elizan. Abuztuaren 7an, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Josu Okiñena pianistak eskainiko dute kontzertua, 20:00etan eta bertan, tradizioa eta garaikidetasuna uztartzen dituen errepertorioa eskainiko dute.

Abuztuaren 21ean, 20:00etan, Aralar Quartet taldea izango da eta azkenik, abuztuaren 28an, Jone Martínez sopranoak kontzertu berezi bat eskainiko du, Itxaso Sainz de la Maza piano-jotzailearekin batera. Azken hiru kontzertuak elizako klaustroan izango dira.

Ekitaldi guztiak doakoak dira, eta edonork kulturaz eta musikaz modu irisgarrian gozatu ahal izateko antolatu dira. Debako Musika Hamabostaldiak herriko kultur esparruan erreferente izaten jarraitzen du, artistak eta ikusleak elkartzeko gune bihurtuz.

Informazio gehigarria hemen