Debako Haurreskolan 2026-2027 ikasturterako matrikulazioa

2026ko martxoaren 31aDebako Haurreskolan 2026-2027 ikasturterako matrikulazioa

Familia interesdunek apirilaren 13tik maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, online zein aurrez-aurre. Horrez gain, apirilaren 14ean ate irekien jardunaldia egingo da haurreskolako instalazioak eta hezkuntza-proiektua ezagutzeko.

Debako Haurreskolak apirilaren 13an irekiko du 2026-2027 ikasturterako matrikulazio-epea, 2025 eta 2026ean jaiotako haurrentzat. 0-2 urte bitarteko doako zerbitzu publiko honen helburua da kalitatezko hezkuntza goiztiarrerako sarbidea erraztea eta txikienen garapen integrala sustatzea.

Eskaera-prozesua


Eskaerak apirilaren 13tik maiatzaren 4ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, bai telematikoki, baita aurrez aurre ere, haurreskolan bertan (Anguleru kalea, 2). 


Edozein zalantza argitzeko, interesdunek 943 192 081 telefonora deitu edo deba.deba@haurreskola.eus helbidera idatzi dezakete. 

Ate Irekiak

Era berean, apirilaren 14en ate irekien jardunaldia egingo da, 16:30etik 18:00etara, Haurreskolaren instalazioetan espazioa eta hezkuntza proiektua ezagutzeko.