Debako hondartzan surf ikastaroak eskaini ahal izateko baimena erdiesteko deialdi publikoa zabaldu da

2020ko urtarrilaren 13aDebako hondartzan surf ikastaroak eskaini ahal izateko baimena  erdiesteko deialdi publikoa zabaldu da

Debako hondartzan udako denboraldian beren zerbitzuak eskaini nahi dituzten surf eskolek urtarrilaren 31 bitarteko epea dute eskabidea aurkezteko.

Uda partean jende-emana handia izaten denez, eta Debako hondartza eremu mugatua denez, Debako Udalak surf ikastaroak emateko gehienez ere bi baimen onartzen ditu urte osorako. 2019. urtean baimen bakarra eman zen, beraz, plaza bat dago libre hurrengo bi urtetarako (2020-2021).

Aurtengo udarako deialdia argiratu da jada Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Eta aurkeztu beharreko dokumentazioa udalaren webgune honetan argitaratuta dago.

Eskabidea bat baino aurkeztuko balitz, baimena baremazio bidez esleituko da, alegia, eskatutako betebeharrak betetzen dituzten eskabide guztien artetik puntuaziorik handiena erdiesten duen eskola hautatuko da.

Debako Udaleko herritarren arretarako bulegoan aurkeztu beharko da eskabidea, ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara bitartean.