Debako Inauterietako mozorro lehiaketak baditu jada aurtengo irabazleak

2026ko otsailaren 16aDebako Inauterietako mozorro lehiaketak baditu jada aurtengo irabazleak

Edizio honek zazpi saritu izan ditu: ‘Punta Kaña hondartza’, ‘Lokomia’, ‘Frank de la Jungla’, ‘Tarin taloak’, “Alliens”, “Dutxatu ya!” eta 9 olatu Deba D`or.

Debako Udalak Debako Inauterietako Mozorro Lehiaketan sarituak izan diren pertsona eta taldeen berri eman du. Beste behin, ekimen honi esker agerian geratu da debarrek duten sormena, originaltasuna eta ahalegina.

Lehiaketa hiru kategoria nagusitan banatu da, parte-hartzaileen adinaren arabera bereizita, eta guztira zazpi sari eman dira:

LEHEN KATEGORIA: 16 urtetik gorakoa:

  • Epaimahaiaren saria | Taldeka: Punta Kaña hondartza

  • Herritarren saria | Taldeka: Lokomia (30 punturekin)

  • BIGARREN KATEGORIA: 16 urtetik beherakoa:

  • Epaimahaiaren saria | Taldeka: Frank de la Jungla

  • Herritarren saria | Taldeka: Tarin taloak (26 punturekin)

  • Epaimahaiaren saria | Banakakoa: Alliens.

  • HIRUGARREN KATEGORIA: Mistoa

  • Epaimahaiaren saria | Dutxatu ya!

  • Herritarren saria | 9 olatu Deba D`or (29 punturekin)

  • Debako Udalak bere esker ona adierazi die parte hartu duten pertsonei eta taldeei, erakutsitako dedikazio eta gogoagatik. Era berean, irabazleak zoriondu ditu.