Debako kiroldegiak bere eskaintza zabalduko du 2025ari begira, ikastaro zein ekipamendu berriekin eta ordutegi zabalagoarekin

2024ko abenduaren 20aDebako kiroldegiak bere eskaintza zabalduko du 2025ari begira, ikastaro zein ekipamendu berriekin eta ordutegi zabalagoarekin

Ikastaro berrien artean daude Fitness Lasaia 80+, muga fisiko edo kognitiboak dituzten adinekoentzako programa inklusiboa, eta K-Stretch, malgutasuna eta oreka muskularra hobetzeko diseinatutako jarduera posturaleko ikastaroa. Ekipamendu berrien artean, halaber, fitness makinak, K-Stretch hamakak edota Club-bell egongo dira. Ordutegi aldetik, aurrerantzean astelehenetik ostiralera orduerdi lehenago zabalduko ditu ateak kiroldegiak, hau da, goizeko 8:30ean.

2025eko urtarriletik aurrera, Debako kiroldegiak jarduera zuzenduko berriak, ekipamendu berritua eta ordutegi zabalagoa eskainiko ditu, herritarren beharretara egokituz.

Jarduera berrien artean, Fitness Lasaia 80+ nabarmentzen da, adineko pertsonentzako diseinatua. Programa hau Fitness Senior programaren parte-hartzaileek baino muga fisiko edota kognitibo handiagoak dituztenei dago zuzenduta. Jarduera honetan indarra, malgutasuna eta oreka bezalako gaitasun fisikoak landuko dira, baita alderdi kognitiboa eta soziala ere. Saioak astean bitan egingo dira, 45 minutuko iraupena izango dute, eta gehienez 15 pertsonako taldeetan antolatuko dira.

Izena eman aurretik, Kirol Orientazio Zerbitzuko arduradunek parte-hartzaileak ebaluatuko dituzte, bakoitzari bere gaitasunei egokitzen zaion programa esleitzeko, hau da, ez da adinaren arabera soilik erabakiko.

Beste berrikuntza bat K-Stretch jarduera da, gorputz-jarrera hobetzeko, tentsio muskularrak orekatzen laguntzeko eta malgutasuna sustatzeko jarduera espezializatua. Ekintza honetarako hamaka postural berezi bat erabiltzen da, eta astean bi saio eskainiko dira. Saio horiek mugikortasun artikularra, zirkulazioa eta egoera fisiko orokorra hobetzen laguntzen dute. Gainera, bere diseinu biomekanikoari esker, ariketak modu seguruan egitea bermatzen da.

Ekipamendu berritua

Instalazioei dagokienez, kiroldegiak ekipamendu berria izango du bere aretoetan. Fitness gelan, esaterako, prentsa jaka dual bat, gluteoak lantzeko makina bat (hip thrust), polea bikoitza 200 kilogramoko disko sorta bat  eta 6 esterilla berri izango ditu. Erabilera anitzeko gelan, Multifitness eta Krossfit bezalako jardueretarako, Club-bell mankuernen joku oso bat jarriko da herritarren eskura (8 ale) eta K-Stretch jarduerarako 6 hamaka eskainiko dira. 

Ordutegiaren Luzapena

2025eko urtarriletik aurrera, halaber, kiroldegiak orduerdi lehenago zabalduko ditu ateak asteleheneti ostiralera, goizez 8:30etik 12:30era eta arratsaldez 15:00etatik 21:30era izango da. Larunbatetan, goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan, berriz, goizeko ordutegia izango du, 9:00etatik 13:00etara.

Gabonetako ordutegia

Gabonak direla eta, Debako Udal Kiroldegia itxita egongo da datozen egunetan: abenduak 24, 25 eta 31 eta urtarrilak 1, 5 eta 6.

Kiroldegiko 2025eko eskuorria hemen