Debako Luzaro eskolako ikasleak hondartzako hondakinak jasotzen aritu dira
2022ko ekainaren 2aAstelehenean, maiatzak 30, Debako Luzaro eskolako HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak 'Ur (h)ondoa garden' ekimenaren barruan hondartzako hondakinak jasotzen aritu ziren. Mailaka sailkatuta, Udalak banatutako zorroetan jaso zituzten asteburuan jendeak hondartzan utzitako hondakinak.