Debako udala eraso sexistarik gabeko uda baten alde
2020ko uztailaren 30aUda ezohiko honetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak sustatzeko helburuarekin, Debako udala “Beldur Barik Uda 2020: Eraso sexistarik gabeko uda baten alde” sentsibilizazio-kanpaina sustatzen ari da. Kanpainaren kartelak banatu ditu udalerriko tabernetan.