Debako Udalak hondartzan toldoak, aulkiak gordetzeko zerbitzua eta aldagelak kudeatzeko lizitazioa abiatu du
2026ko apirilaren 27aUrteko 48.400 euroko aurrekontua duen kontratuak uda-sasoian hondartzako zerbitzuen antolaketa eta prestazioa jasotzen du, besteak beste toldoen instalazioa eta mantentzea, eraInteresa duten enpresek, martxoaren 8ra arte dute eskaintzak aurkezteko epea, Eusko Jaurlaritzaren kontratazio publikoaren plataformaren bidez: https://www.contratacion.euskadi.eus/webkpe00-kpeperfi/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso707797/es_doc/index.html.biltzaileei arreta ematea eta aldagela eta dutxen kudeaketa barne hartuta.
Debako Udalak Santiago hondartzan toldoak, aulkiak gordetzeko zerbitzua eta aldagela publikoak kudeatzeko lizitazio prozesua abiatu du, uda denboraldian erabiltzaileei arreta egokia, irisgarria eta kalitatezkoa bermatzeko.
Kontratuak hondartza erabiltzeko eta gozatzeko funtsezko hainbat zerbitzu jasotzen ditu. Alde batetik, toldoen alokairua aurreikusten da, itzalgune antolatuak izatea ahalbidetuz, baita horien muntaketa, mantentzea eta kudeaketa ere denboraldi osoan zehar. Gainera, aulkiak eta etzaulkiak alokatzeko aukera eskaintzen da, erabiltzaileentzako zerbitzu-eskaintza zabalduz. Bestalde, aulkiak eta eguzkitakoak gordetzeko zerbitzua ere eskaintzen da, elementu pertsonal horien biltegiratze segurua errazteko.
Era berean, kontratuak Nafarroa plazako 1 zenbakiko eraikinaren beheko solairuan dauden aldagelen, dutxen eta komun publikoen kudeaketa integrala hartzen du barne, sarbidearen kontrola, erabiltzaileei arreta eta garbiketa-lanak barne.
Kontratuak hasieran bi urteko iraupena izango du, eta urtero luzatu ahal izango da, gehienez beste bi urtez. Zerbitzua uda-sasoi ofizialean emango da. 2026an, ekainaren 12tik irailaren 13ra izango da, biak barne. Ordutegia 11:00etatik 19:00etara izango da ekainean eta irailean, eta 10:30etik 20:00etara uztailean eta abuztuan, sorospen zerbitzuaren ordutegiarekin bat etorriz. Zerbitzua etenik gabe emango da aldi osoan.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua urteko 48.400 eurokoa da (BEZa barne).
Baldintzak eta betekizunak
Baldintza-agirietan eskatzen den kaudimen ekonomikoa eta teknikoa egiaztatzen duten enpresak edo profesionalak aurkeztu ahal izango dira, eta, horrez gain, gutxienez 150.000 euroko erantzukizun zibileko asegurua izan beharko dute.
Langileei dagokienez, ezarritako hizkuntza-baldintzak bete beharko dira, herritarrentzako arreta egokia bermatzeko: jendaurreko langileek ahozko B2 maila izan beharko dute gutxienez, eta gainerako langileek, berriz, gutxienez B1 maila egiaztatu beharko dute.
Enpresa esleipendunak zerbitzua behar bezala antolatu eta ematearen ardura izango du denboraldi osoan zehar, instalazioak eta materialak egoera onean mantenduz eta erabiltzaileei arreta egokia eskainiz. Era berean, lan, segurtasun, higiene, ingurumen eta datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudia bete beharko du.
Halaber, hondartzarekin lotutako udal kanpainetan lagundu beharko du, zerbitzuari eragiten dion edozein gorabehera jakinarazi, eta Udalak une oro egin ditzakeen gainbegiratze eta ikuskapenak onartu beharko ditu. Azpikontratazioa baldintza-agirietan ezarritako baldintzetan egin ahal izango da.
Enpresa esleipendunak zerbitzuaren garapenari buruzko aldizkako txostenak egin beharko ditu, uztailaren 5a baino lehen aurkeztu beharreko txosten bat barne, esleitutako toldoei eta gordetako aulki eta eguzkitakoen kopuruari buruzko informazioarekin, bai eta denboraldi bakoitzaren amaieran aurkeztu beharreko txosten oso bat ere, jarduerari, gorabeherei eta balantze ekonomikoari buruzko datuekin.
Kontratua irizpide ekonomiko eta teknikoen arabera esleituko da eta, horretarako, enpresa lizitatzaileek eskaintza teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute. Eskaintza teknikoak pleguetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, bereziki lan-metodologiari dagokionez, eta berdintasun-irizpideak ere baloratuko dira, hala nola emakumeen presentzia lantaldean. Bestalde, eskaintza ekonomikoak 5.900 euroko prezioa (BEZa barne) hobetu beharko du beheruntz eta hori izango da Udalak enpresa esleipendunari ordainduko dion zenbatekoa.
Eskaintzak aurkeztea
Interesa duten enpresek elektronikoki aurkeztu ahal izango dituzte eskaintzak, Eusko Jaurlaritzaren kontratatzailearen profilaren bidez (https://www.contratacion.euskadi.eus/webkpe00-kpeperfi/es/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso707797/es_doc/index.html . Bertan, lizitazio honekin lotutako informazio eta dokumentazio guztia dago eskuragarri. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 8ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.