Debako Udalak TAO txartelak eskatzeko epea ireki du eta zerbitzua maiatzaren 1ean abiatuko da
2026ko apirilaren 21aEskaerak¡ apirilaren 30era arte izapidetu ahal izango dira. Udatiarrentzako txartelak herritarrentzako arreta zerbitzuan eskatu beharko dira, eta egoiliarrentzako txartel berezia eta lan txartelak, egoiliarrentzako zein ez-egoiliarrentzako, Udaltzaingoan kudeatuko dira.
Datorren maiatzaren 1ean abiatuko da TAO zerbitzua Deban, udalerriko gune egokituetan aparkalekuaren erregulazioari hasiera emanez. Hala, egun horretatik aurrera beharrezkoa izango da udalerrian aparkatzeko eskuragarri dauden TAO txartelen modalitateren bat izatea; txartela izan ezean, erregulaziorik gabeko eremuetan aparkatu ahal izango da.
TAO denboraldia bi fasetan garatuko da. Maiatzean, TAO guneak asteburuetan eta jaiegunetan soilik izango dira indarrean. Ekainaren 1etik irailaren 30era, berriz, zerbitzua egunero egongo da martxan. Bestalde, egoiliarrentzako eremuak maiatzaren 1etik irailaren 30era egongo dira indarrean, etenik gabe.
Baimenen kudeaketa errazteko, Udalak dagoeneko ireki du TAO txartelak eskatzeko epea, eta apirilaren 30era arte egin ahal izango da.
2026ko TAO txartelen modalitateak eta horien prezioa:
Egoiliarrentzako txartel berezia (urtekoa): 60,00 €
Udatiarrentzako txartela (maiatzaren 1etik irailaren 30era): 60,00 €
Egoiliarrentzako lan txartela (maiatzaren 1etik irailaren 30era): 30,00 €
Ez-egoiliarrentzako lan txartela (maiatzaren 1etik irailaren 30era): 60,00 €
Eskaerak modalitatearen arabera izapidetu beharko dira; udatiarrentzako txartelak herritarrentzako arreta zerbitzuan eskatu beharko dira, eta gainerako modalitateak Udaltzaingoaren bulegoetan kudeatuko dira. Era berean, egoiliarren txartela helbideratuta duten pertsonek zuzenean etxean jasoko dute, izapide gehigarririk egin beharrik gabe.