Debako zubiaren zaharberritzeari buruzko hitzaldia, Ondarea Orain Jardunaldien barnean

2019ko maiatzaren 29aDebako zubiaren zaharberritzeari buruzko hitzaldia, Ondarea Orain Jardunaldien barnean

Gaur arratsaldean izango da saioa, Debako Kultur Elkartean. Sarrera irekia da aretoa bete arte.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Ondarea Orain Jardunaldiak antolatu ditu aurten ere arkeologia eta arkitekturako kultur ondareari buruzko azken berriak azaltzeko. 

Gaur arratsaldean Javier Leon irakasle eta ingenieroa eta Iñaki Jaime ingenieroak Debako zubiaren zaharberritzeaz hitz egingo dute Debako Kultur Elkartean, Euskadiko Arkitektura Institutuarekin elkarlanean antolatutako saioan.

Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiak (1866) asentu garrantzitsua izan zuen iazko uztailaren 5ean, eta oso kalte handiak hartu zituen. Kolapsoa saihesteko larri­aldiko lanak eginda daude dagoeneko, eta berehala hasiko dira zubia zaharberritzeko obrak. Proiektuan ari diren bi ingeniaritza lan-taldeen eskutik, prozesu zirraragarri horren inguruko guztia ezagutuko dugu, zubiaren 8 ezaugarri eta balioarekin batera, burutu diren larrialdiko jarduketak.

Ondarea Orain Jardunaldiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuak 2017az geroztik antolatzen duen Ondarea Orain programa aurkikuntza horiek guztiak gipuzkoar gizarteari azaltzeko asmoz jaio zen. Hasiera batean, zikloa maiatzean egiten zen, baina hainbeste aurkikuntza eta berrikuntza agertzen ari direnez, lan ildo berriak erantsi behar izan zaizkio.

Hala, orain beste zenbait ekimen ere hartzen ditu, ondarearen inguruko berrikuntzak, jakintza eta esperientziak adituentzako tailer formatuan helarazteko. Horiez gain, beste erakunde batzuekiko kolaborazioen bidea ere jorratzen ari da, eta horrela, jarduerek urte osoa hartzen dute.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia