Debarren Eguna ospatuko dugu igandean

2020ko maiatzaren 14aDebarren Eguna ospatuko dugu igandean

Une honek eskatzen dituen moldaketak eginda, baina ospatu egingo da Debarren Eguna. Aritz Larrañaga Alkateorde eta Kultura zinegotziaren esanetan, “Egun berezia da debarrontzat egun hori. Garai zailak izaten ari dira guztiontzat eta pentsatu dugu berez berezia den egun hau are bereziago bihurtzen dela alarma eta pandemia egoeran. Fisikoki ez bada ere, bat egiteko eguna izatea nahi dugu, elkarrekin ospatuko duguna, elkarlanean”.

Horrela osatu da egitaraua ere, Debako elkarteekin elkarlanean, “ hauek egindako ekarpenarekin osatu dugu astebururako egitaraua eta herriko eragileak eta herritarrak orokorrean izaten ari diren prestatutasuna eta jarrera ona eskertu nahi ditugu”.

Debako udalak, ohar bat egin nahi die herritarrei, ez dezaten ahaztu oraindik ere egoera delikatua bizitzen ari garela, ez da amaitu osasun alarma egoera, eta horregatik, zentzudun jokatzeko gomendioa egin du. “Ospatuko dugu gure eguna, baina egoerak uzten digun moduan. Ahal dela etxean eta jende pilaketak ekidinda, guztion osasunaren onerako izango baita”, Larrañagaren hitzetan. 

Herritarrak gonbidatu nahi ditugu egun horretan argazkiak eta bideo laburrak egin eta partekatzera. Bilduma egingo da eta gure memoria kolektiboan ere izaera berezia izango duen egun honen testigantza jasotzeko. Horretarako, udalak helbide elektronikoa jarri du: debakoudala.komunikazioa@gmail.com. 

EGITARAUA

MAIATZAK 16 LARUNBATA 

12:00 Debako Musika Bandak sare sozialetan Debarren Egunerako egindako bideoa zabalduko du. 

FB: @debakomusikabanda 

TW: @DebakoBanda 

Ins: @debakobanda 

MAIATZAK 17 IGANDEA. DEBARREN EGUNA 

09:00 Diana Kalez-Kale txistulari taldearen eskutik. 

10:00 Kalejira Deba Musikaleko soinujole taldearekin. 

11:30 San Roke dantza Gure Kai Euskal Dantzari Taldearen Youtube kanalean.

12:00 Debako martxa jarri zuen etxeetan, balkoietan. 

Haitz Haundi margolari elkarteak murala ezarriko du Udaletxeko plazan.