Dena prest Deban urtea korrika agurtzeko
2025ko abenduaren 23a● Haurrentzako bi lasterketa eta 5 km-ko lasterketa nagusi bat jokatuko dira abenduaren 31n. ● Izena emateko epea zabalik dago Debako Turismo Bulegoan.
Datorren abenduaren 31n, Debak San Silvestre Lasterketaren edizio berri bat ospatuko du, urtea korrika amaitzeko. Deba Xtreme Kirol Taldeak antolatuta, Debako Udalaren laguntzarekin, adin ezberdinetara egokitutako modalitateak jasoko ditu.
Modalitateak eta ordutegiak
- 11:30 – Haurrak (HH4-LH1): 200 metroko ibilbidea.
- 11:45 – Haurrak (LH2-LH6): 500 metroko ibilbidea.
- 12:00 – 5 km-ko lasterketa nagusia, 12 urtteik gorakoentzat.
Izen emateak eta dortsalak
Izen emateak Debako Turismo Bulegoan egin daitezke goizeko 11:00ak baino lehen lasterketa egunera arte:
- Doan adingabeentzat.
- 8€ helduentzat (aldez aurretik).
- 10€ lasterketaren egun berean.
Anima zaitez parte hartzera eta agurtu urtea, giro ezinhobean Debako kaleetan zehar!