'Denbora pasa, eboluziorik ez' eta 'Beldur barik bizi nahia' lanek irabazi dute 'Beldur Barik' lehiaketa
2021ko abenduaren 3aAzaroaren 26an, Beldur Barik lehiaketako sariak banatu ziren Agirre Jauregian. Deba eta Itziarko Gaztelekuko gaztetxoak bertaratu ziren, 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketan parte hartu zuten ikus-entzunezko lanak ikustera.