Dinamikoa izango da Debako Santiago hondartza

2020ko ekainaren 19aDinamikoa izango da Debako Santiago hondartza

Uztailaren 1ean hasiko da Deban hondartza denboraldia, Gipuzkoako gainontzeko hondartzetan bezala. Zaintza-ordutegia 11etatik 19etara izango da. Hori prestatzen aritu da Debako udala, Gipuzkoako Foru Aldundiaren hondartzen mahaian eta baita Deban bertan eragileekin osatutako mahaian ere. “Hondartza dinamikoaren kontzeptua lantzen aritu gara eta Debako Santiago hondartza horrelakoa izatea nahi dugu”, Antxoka Elorza ingurumen zinegotziaren arabera.