Egungo egoerari moldatutako Gabonak
Hau da datozen egunotarako antolatutako egitaraua:
-
Abenduaren 19an, larunbata, goizeko 9:30tatik 13:30tara, Simon Berasaluze plazan, AZOKA herriko ekoizle eta artisauekin.
-
Abenduaren 24an, Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejirarik ez da egongo, baina sare sozialetatik helduko zaie mezua etxeko txikiei. Zuhatza euskara elkarteak, Goaz antzerki taldeak eta Guraso elkarteek antolatutako ekimena da.
-
Abenduaren 26an, Labur-birako emanaldia Kultur Elkartean. Zuhatzak antolatuta.
-
Abenduaren 27an, Debako Musika Bandak kontzertua eskainiko du Elizako klaustroan eguerdiko 13:00etan.
-
Abenduaren 29 eta 30ean, Haur parkea Aldats pilotalekuan eta Luzaro eskolako patioan. Goizean 11:30tatik 13:30tara / Arratsaldez 16:00tatik 18:00tara.
-
Urtarrilaren 5ean, Errege kabalgatarik ez da egingo baina sare sozialetatik mezua hedatuko dute. Herritar talde batek antolatzen du.
OHARRA: Aurten ez da Urte berriko azoka antolatuko (urtarrilaren 2an izango litzateke).