Txikitatik pertsonen arteko berdintasuna lantzeko ekimenak ekainaren 28an

2022/06/22
Ekainaren 28a, LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko eguna da eta aurten Debako Udalak egunera bertara ekarriko du. Aurten lanketa bereziki gaztetxoekin egingo da. Pertsonen arteko berdintasuna, aniztasuna... oinarrizko balore dituzten haur eta gazteek etorkizuneko Deba hobea egingo baitute.

Ekimena Kolore Anitz aisialdi taldeko begiraleekin egingo da. Gazteenekin gaia landu nahi da eta txikitatik aniztasunaren baloreekin hezteak duen garrantzia azpimarratu. Haurrentzat lanketa erakargarria izan dadin arlo ludikoa landuko da, eta horretarako, egun osoko egitaraua antolatu da:

Goizean, 10:00etatik 13:00etara artean, adin guztietako haur eta gaztetxoek tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute Foruen Plazan. Hala nola, txapak egiteko txokoa, aurpegi margoketa eta marrazteko txokoa egongo dira. Hortaz gain, kolektiboen aldarriak eramango dituen mural margoketa egingo da nahi duten guztien artean.

Arratsaldean berriz, 18:00etan Debako ipuin kontalariek haien eskaintza egingo dute Kultur Elkartean.

Eguna amaitzeko, eta adin guztietako pertsonentzat, aldarrikapenari ere egingo zaio tartea. 19:00etan Foruen Plazan egingo elkarretaratzea egingo da.