Elikagai bilketa Deban, Zaporeak GKEaren Lesbos proiekturan alde
2026ko martxoaren 6aBilketa martxoaren 9tik 12ra egingo da Eroskin, Lizason eta Luzaro HLHIn horretarako gaitutako puntuetan eta helburua da Greziako errefuxiatuentzako arroz luzea biltzea.
Martxoaren 9tik 12ra bitartean Zaporeak GKEak antolatutako elikagaien bilketa kanpaina egingo da Deban, Lesbos proiektuaren baitan kokatuta. Ekimen honen helburua da Greziako errefuxiatu-esparruetan egoera zaurgarrian dauden errefuxiatuentzat funtsezkoak diren elikagaiak biltzea.
Zaporeak eta Lesbos proiektua
Zaporeak irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Sortu zenetik, Europara iristen diren errefuxiatuei elikagai duinak eskaintzen dizkie, batez ere Moria kanpamentuan, Greziako Lesbos uhartean. Bere lana errefuxiatuen bizi-baldintzak hobetzea da, larrialdi egoera horretan janaria eta laguntza emanez.
Lesbos proiektuaren helburua da errefuxiatuei elikagai osasungarriak eskaintzea, muturreko kalteberatasun-egoeran bizirauteko funtsezkoak direnak. Jana biltzeko eta banatzeko hainbat ekintzen bidez, Zaporeak programak Europako milaka pertsonaren egoera arintzen laguntzen du.
Debako janari bilketa
Janari bilketa solidario hau Debabarreneko zortzi udalerrietan eramango da aurrera, esan bezala, martxoaren 9tik 12ra, eta udalerri bakoitzak jaki desberdin bat bilduko du. Debaren kasuan, arroz luzea izango da. Bilketa-guneak Eroskin, Lizason eta Luzaro HLHIn egongo dira.
Bilketa martxoaren 14ean amaituko da Eibarren "Tupper Solidario" ekimenarekin, non 5 €ko dohaintzaren truke prestatutako janariz osaturiko tupperra eskuratu ahal izango den. Ekintza honen helburua da herritarrak errefuxiatuen egoeraz kontzientziatzea eta elkartasuna sustatzea eskualdean ekintza bateratu baten bidez.