Energia eta dirua aurrezteko saio praktikoak egingo dira Deban

2019ko azaroaren 26aEnergia eta dirua aurrezteko saio praktikoak egingo dira Deban

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Debako Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako tailerra antolatu du.

Energia eraginkortasunari buruzko tailerra, abenduaren 9an, 18:30ean, Agirre jauregiko Ispiluen gelan egingo da.

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Agian aholku batzuk ezagunak egingo zaizkizu baina adibidez, bonbilla bat erosterako garaian asko dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Hori eta gauza gehiago azalduko dira saio honetan eta gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruko aholku praktikoen gida” banatuko zaie.  Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, abenduaren 5a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

-        Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: oihane@izadi21.eus

-        Honako telefono zenbakira deitzea: 686-427-565 (astelehenetik ostiralera, 8:00tatik 16:00etara)

-        5 lagun baino gutxiagok izena emanez gero tailerra ez da burutuko.

Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu