Enplegurako orientazio zerbitzua martxan da berriro

2019/09/04
Enplegurako orientazio zerbitzua berrezarri da Deban. Enplegu-bilaketarekin laguntzeko edota CV eta aurkezpen-gutunak idazten ikasteko, besteren artean, enplegu-orientaziorako bulegoa zabalik egongo da asteazkenero, 08:00etatik 15:00etara, Gizarte Zerbitzu sailean.

Enplegurako orientazio zerbitzua berrezarri da Deban. Irailaren 4tik aurrera, asteazkenetan, 08:00etatik 15:00etara bitartean, Gizarte Zerbitzu sailean.

Zerbitzuaren helburu nagusia da interesatuei beren ibilbide profesionala diseinatzen edo garatzen laguntzea. Horretarako, egokitutako elkarrizketen bidez enplegu-bilaketan lagunduko zaie, beharrezkoa zaien informazioa eskainiz, norberaren helburu profesionala definituz, CV eta aurkezpen-gutuna modurik onenean idazten lagunduz, enplegua bilatzeko eta hautagaitza aurkezteko bide interesgarriak erakutsiz eta hautaketarako elkarrizketak prestatuz.

Zerbitzua jaso ahal izateko, aurretiazko hitzordua derrigorrezkoa da.