Eremu gorritik atera da gaur Deba
Astelehen eta ostegunetan argitaratzen dute eremu gorrian dauden herrien zerrenda eta haiei aplikatzen zaizkie, dekretua argitaratu eta hurrengo egunean, murrizketak. Hortaz, biharko Dekretua argitaratu arte itxaron behar da aldaketak egiteko. 500eko langatik behera badaude datuak bihar, murrizketak ostiraletik aurrera kenduko dira. Eta orduan izango duke aukera ostalaritzak establezimenduak zabaltzeko, udalerriko itxiera perimetrala kenduko da... Bitartean, atzo, urtarrilaren 19an ezarritako murrizketak indarrean daude.
Egoera oso aldakorra da eta kasu batzuk gora-behera eragiten dute eremu gorrian sartzea edo bertatik ateratzea, horregatik, Debako Udalak babes eta osasun neurriak zorrotz betetzen jarrai dezaten eskatu nahi die herritarrei.