Errotazarrerako bidearen segurtasuna hobetu du Debako Udalak eremuan argi berriak jarriz

2025ko apirilaren 25aErrotazarrerako bidearen segurtasuna hobetu du Debako Udalak eremuan argi berriak jarriz

Eguzki-energiaz elikatutako bost argi-puntu berri horiek debarrek asko erabiltzen duten eremu honen argiztapena indartzen dute. Esku-hartzea iraunkortasunaren eta efizientzia energetikoaren aldeko udal-apustuaren baitan sartzen da.

Debako Udalak Artzabalgo biribilgunea eta Errotazar futbol zelaia lotzen dituen eremuko argiztapena hobetu du berriki, eguzki energiaz elikatzen diren bost argi-puntu berri jarriz. Esku-hartze honen helburu nagusia da oinezkoen, eta bereziki eremuan ibiltzen diren gazteen bide-segurtasuna eta segurtasun pertsonala hobetzea.

Instalatutako argiak EKIONA enpresaren OLINTU-ECO modeloak dira. Unitate bakoitzak sei metroko altuera duen zutabe bat, 160 Wp-eko panel fotovoltaikoa, 870 Wh-ko litiozko bateria eta 30Wko LED argia ditu, ilunabarretik gauerdira erloju astronomikoaren bidez funtzionatzeko programatua. Eremu natural ilunetarako berariaz diseinatutako irtenbidea da, eta ikuspena hobetzeaz haratago, ingurunearekiko errespetua ere bermatzen du.

Era berean, Udala eraikinaren sarreran argi puntu berri bat jartzea aztertzen ari da, eremu zehatz horretako ikuspena hobetzeko.

Esku hartze honetara 14.617,65 euro bideratu ditu Udalak  (BEZa barne), eta bat dator Udalaren garapen iraunkorraren, emisioen murrizketaren eta eraginkortasun energetikoaren hobekuntzaren arloan hartutako konpromisoekin. Esku-hartze honekin, beraz, Udalak azpiegitura publiko seguru, irisgarri eta ingurumenarekiko errespetuzko baten aldeko konpromisoa indartzen du.