Eskaintza zabala antolatu du Debako Gaztelekuak apirilerako, udaberriko Oporraldiko ekintzak barne

2026ko martxoaren 30aEskaintza zabala antolatu du Debako Gaztelekuak apirilerako, udaberriko Oporraldiko ekintzak barne

Tailerrak, kirola, irteerak eta topaketak Debako gazteek hilabete osoz gozatu dezaten, sukaldaritza, gaztekirola, bolatokia, basket, Debacup, parrilada, Gaztefutbtol topaketa, edo Jumpyard bezalako ekintzekin.

Debako Gaztelekuak apirilerako egitarau anitza prestatu du, gazteen aisialdia, parte-hartzea eta garapen pertsonala sustatzeko helburuarekin. Hilabetean zehar, sukaldaritza tailerrak, kirol jarduerak eta bestelako ekintza dinamikoak eskainiko dira.

Ohi bezala, aste bakoitzak egitura tematiko bat izango du: astearteetan sukaldaritza tailerra eskainiko da, asteazkenetan kirola izango da protagonista “Gaztekirol” entrenamenduekin, eta ostegunetan futbola izango da protagonista Mendatan. Gainera, ostiral eta asteburuetan, sukaldea erabilgarri izango da. Horretarako, apuntatu daiteke atean dagoen zerrendan.

Horrez gain, apirilean, ibilaldiak, DebaCup, Lasergunea, Zumaia-Deba irteerak, parrilada, bolatokia, Jumpyard eta gaztefutbol topaketa antolatuko dira, guztiak udaberriko oporraldiko eskaintzaren baitan. 

Udaberriko Oporraldia 

Debako Gaztelekuak bere ohiko udaberriko oporraldia antolatu du beste behin, Aste Santuan ere, Debako gazteek aisialdi aukera anitz bezain zabala izan dezaten. Hala, martxoaren 30etik apirilaren 9ra, besteak beste, Debacup futbol txapelketa, JumpYard, lasergunea, bolatokia, parrilada eta Zumaia-Deba ibilaldia nabarmentzen dira, azken hau 2013an jaiotako gazteei zuzenduta. Halaber, oporraldia Gaztekiroleko topaketarekin amaituko da.

Gaztelekuak asteartetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletik igandera 17:00etatik 20:30era mantenduko du bere ohiko ordutegia. 

Jarduera nabarmenak:

  • Sukaldaritza tailerrak: Asteartetan.

    • Parrilada: Apirilaren 10ean (ostirala).

  • Kirol jarduerak (Gaztekirola): Asteazkenetan.

  • Lasergunea Martxoaren 31n (osteguna).

  • DebaCup: Apirilaren 9an (asteartea).

  • Jumpyard: Apirilaren 1ean (asteazkena)

  • Bolatokia: Apirilaren 8an (asteazkena).

  • Ibiltariak:

    • Zumaia- Deba ibiltaria: Martxoaren 30a (astelehena).

  • Topaketak

  • Gaztefutbol topaketa Bergaran: Apirilaren 11n (larunbata)

Informazio gehiago eskuratzeko, jarri harremanetan 943 192 762 telefonoaren bidez edo idatzi debakogaztelekua2@gmail.com helbidera.