Eskerrik asko boluntario guztiei

2020/06/26
Osasun alarma egoerari amaiera eman zitzaion ekainaren 19an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ordutik aurrera, Debako udalak eten egin ditu, momentuz (ez genuke nahi, baina egoerak okerrera egingo balu, berriz jarriko litzateke martxan) alarma egoerak iraun bitartean indarrean egon diren hainbat zerbitzu eta ekimen. Horietako bat beharra zuten herritarrei laguntza emateko helburuarekin sortu zen zaintza sare solidarioa da. Debako udalak eta Itziarko Auzo Udalak, eskerrak eman nahi dizkiete lan boluntarioa egin duten pertsona guztiei eta txalotu nahi dute elkar zaintzarako herritarrek izan duten prestutasuna.

Boluntarioekin ondu zen laguntza sarea. Konfinamendu garaian lehengaien erosketak egin dizkiete udalerriko pertsona heldu zein mugikortasun mugatua zutenei; pertsona helduei telefono deiak egin dizkiete, laguntza eta konpainia eskainiz; elikagai banaketan lagundu dute... Jostun sareko kideek, halaber, herritarrei banatzeko maskara berrerabilgarriak egin eta banatu dituzte. Behar handiena duten eta konfinamendu garaian eskolak jarraitzeko zailtasunak izan dituzten haur eta nerabeak laguntzeko sortu berri den hezkuntza-zaintza sarea...

Bestetik, alarma egoera amaitutzat ematearekin batera, pertsona etxegabeentzat atondutako Santiago bideko erromesen aterpetxea ere itxi egin da. 

Zaintza sarean harremanetarako jarritako bideak ez dira erabilgarri egongo, baina laguntzarik behar izatekotan, telefono hauetara dei daiteke:

  • Herritarren Arreta Zerbitzua: 943 192 840
  • Gizarte Zerbitzuak: 943 192 933
  • Udaltzaingoa: 943 192 840 edo 943 608 040