Eskola Kiroleko eskaintza zabala 2026-2027 ikasturterako

2026ko uztailaren 10aEskola Kiroleko eskaintza zabala 2026-2027 ikasturterako

LH1etik LH6ra bitarteko ikasleei zuzendutako programa izango da, kirol modalitate eta ordutegi aukera zabalarekin. Izen-emateak irailean egingo dira.

DIEKek (Deba-Itziar Eskola Kirola) 2026-2027 ikasturterako Eskola Kirolaren eskaintza berritu eta zabaldu du, Debako eta Itziarko haurrei jarduera fisikoa eta kirolaren balioak sustatzeko aukera gehiago eskaintzeko helburuarekin.

Eskola Kirola LH1etik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako kirol ekimena da, eta haren helburua da txikitatik jarduera fisikoa sustatzea eta haurrek hainbat kirol modalitate ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izatea. Horrez gain, kirolaren bidez hainbat balio lantzen dira, hala nola talde-lana, errespetua, konpromisoa eta elkarbizitza.

Datorren ikasturterako, DIEKek talde, egun eta ordutegi aukera gehiago prestatu ditu, adin ezberdinetara egokituta, bai Deban, bai Itziarren. Eskola Kirolaren saio orokorrez gain, kirol modalitate zehatzak ere eskainiko dira, hala nola pilota, patinajea eta aerobika, besteak beste.

Debako eskaintza

  • LH1-LH2: astelehenetik ostegunera, 16:15ean.

  • LH3-LH4: asteazken eta ostegunetan, 17:00etan eta ostiraletan 16:15etan. Horrez gain:

    • Pilota: astearteetan, 17:10ean.

    • Aerobika: ostegunetan, 18:00etan.

    • Patinajea: astelehenetan, 16:15ean.

  • LH5-LH6: asteazkenetik ostiralera, 17:00etan. Horrez gain:

    • Pilota: astearteetan, 16:10ean.

    • Aeróbika: ostegunetan, 18:00etan.

    • Patinajea: astelehenetan, 16:15ean.

Itziarko eskaintza

  • LH1-LH3: astearte eta asteazkenetan, 16:15ean.

  • LH4-LH6: astearte eta asteazkenetan, 17:15ean.

Gainera, kirol modalitate hauek ere eskainiko dira:

  • Pilota: ostegunetan, 16:15ean.

  • Aeróbika: ostegunetan, 16:30ean.

  • Patinajea: astelehenetan, 17:30ean.

Kirol eskolak: hainbat modalitatetan sakontzeko aukera

Eskola Kirolaz gain, DIEKek hainbat kirol eskola eta jarduera bultzatzen jarraituko du, haurrek kirol modalitate ezberdinetan trebatzeko aukera izan dezaten.

Besteak beste, patinajea, pilota, futbola eta saskibaloia izango dira eskaintzaren barruan, haur bakoitzaren interes eta zaletasunetara egokitutako kirol aukerak eskainiz.

Eskola kirolean izena ematea ez da derrigorrezkoa bestelako kirol eskoletan parte hartzeko. 

Kuotak eta izen-emateak

2026-2027 ikasturterako kuotak honako hauek izango dira:

  • LH1-LH2: 30 euro.

  • LH3-LH6: 60 euro.

2025-2026 ikasturtean Eskola Kiroleko beka jaso duten ikasleek doan parte hartu ahal izango dute.

Izen-emateak irailean egingo dira. DIEKetatik Debako eta Itziarko familiak animatzen dituzte datorren ikasturtean Eskola Kirolaren eskaintza zabal honetan parte hartzera eta haurrek kirolaren bidez ikasteko, gozatzeko eta hazteko aukera baliatzera.

Izena-emateko xehetasunak

  • Gehienez, kirol anitzeako bi saiotan + bestelako ekintza (pilota, aerobika eta patinaia) batean eman daiteke izena.

  • Urritik maiatzera bitartean, hilean behin, asteburuetako jardunaldiak egingo dira. Jardunaldi horietan hainbat kirol eta jarduera ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da, besteak beste: kayak-a, surfa, errugbia, herri kirolak, pilota, patinajea, tenisa eta beste hainbat. Zehaztuko dira datak.

  • LH 3 eta LH 4ko haurrek derrigorra izango dute eskola kiroleko saio batean bada ere parte hartzea, bestelako jardueratan (pilota, aerobika eta patinaia) izena emateko.

  • Pilotako ordutegiak taldeen arabera edo haur kopuruen arabera alda daitekezke.

  • Saio kopuruek ez dute kuotan eraginik izango.