Esperientziaz, lagunarteaz eta jardueraz beteriko uda ari da izaten Debako gazteentzat

2026ko uztailaren 30aEsperientziaz, lagunarteaz eta jardueraz beteriko uda ari da izaten Debako gazteentzat

Debako Gaztelekuaren udako programazioak parte-hartze handia izan du, gazteen arteko harremanak, autonomia eta aisialdi hezitzailea sustatuz Debako Gaztelekuak balorazio oso positiboa egin du 2026ko udako oporraldian zehar garatutako programazioaren inguruan. Udan zehar antolatutako jarduerek parte-hartze handia izan dute, eta gazteek aukera izan dute esperientzia berriak bizitzeko, lagunartean gozatzeko eta ingurune desberdinak ezagutzeko. Gaztelekuaren eskaintzaren barruan, adinaren arabera antolatutako irteerak, gaualdiak, egonaldiak eta hainbat jarduera egin dira, bai Deban bertan, bai herritik kanpo. Proposamen guztien helburua izan da gazteen arteko harremanak sendotzea, autonomia sustatzea eta aisialdirako aukera osasungarri, hezitzaile eta parte-hartzaileak eskaintzea. Abentura eta esperientzia berriak Udan zehar, Debako gazteek hainbat abentura eta bizipen partekatzeko aukera izan dute. 2013an jaiotako gazteek, esaterako, Santa Klara uhartera egin zuten irteera, itsasoaz eta naturaz gozatzeko aukera izanik. Adin bereko eta 2012an jaiotako gazte talde batek, berriz, Labenneko Aquatic Landes ur-parkea ezagutu zuen. 2012ko gazteek Oñatin gaualdia egin zuten, naturarekin lotutako hainbat jarduera burutuz. 2011n jaiotakoek, berriz, bi egonaldi izan dituzte: lehenengoa Askizuko aterpetxean eta bigarrena Murillo de Gállegon. Azken horretan, besteak beste, rafting eta hidrospeed bezalako abentura-jarduerak egiteko aukera izan zuten. Horrez gain, gazte talde desberdinek bestelako proposamenetan ere parte hartu dute, hala nola Elorrixako parriladetan edo SUP eta paddle surf jardueretan. Azken hauek adin ezberdinetako gazteekin egin dira, YAKO eta Debakayakekin elkarlanean. Gaztelekuak, gainera, herri arteko harremanak sustatzeko bi ekintza berezi antolatu ditu: Gaztefutbol topaketak eta Herri arteko ibiltaria. Ekimen horien bidez, Debako eta inguruko herrietako gazteek elkar ezagutzeko, harremanak sortzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute. Parte-hartze handia eta balorazio positiboa Udako jarduera guztietan parte-hartze handia izan da, eta gazteen jarrera zein sortutako giroa oso positiboak izan dira. Gaztelekuaren ustez, esperientzia hauek aukera ematen dute gazteen arteko loturak indartzeko eta aisialdiaren bidez ikaskuntza, autonomia eta bizikidetza lantzeko. Debako Gaztelekuak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten gazte guztiei, baita udako programazioa posible egin duten eragile eta laguntzaile guztiei ere. Irailean, Debako Gaztelekuak ohiko jarduerekin jarraituko du, gazteei zuzendutako aisialdi hezitzaileko proposamen berriak eskainiz.

Debako Gaztelekuak balorazio oso positiboa egin du 2026ko udako oporraldian zehar garatutako programazioaren inguruan. Udan zehar antolatutako jarduerek parte-hartze handia izan dute, eta gazteek aukera izan dute esperientzia berriak bizitzeko, lagunartean gozatzeko eta ingurune desberdinak ezagutzeko.

Gaztelekuaren eskaintzaren barruan, adinaren arabera antolatutako irteerak, gaualdiak, egonaldiak eta hainbat jarduera egin dira, bai Deban bertan, bai herritik kanpo. Proposamen guztien helburua izan da gazteen arteko harremanak sendotzea, autonomia sustatzea eta aisialdirako aukera osasungarri, hezitzaile eta parte-hartzaileak eskaintzea.

Abentura eta esperientzia berriak

Udan zehar, Debako gazteek hainbat abentura eta bizipen partekatzeko aukera izan dute. 2013an jaiotako gazteek, esaterako, Santa Klara uhartera egin zuten irteera, itsasoaz eta naturaz gozatzeko aukera izanik. Adin bereko eta 2012an jaiotako gazte talde batek, berriz, Labenneko Aquatic Landes ur-parkea ezagutu zuen.

2012ko gazteek Oñatin gaualdia egin zuten, naturarekin lotutako hainbat jarduera burutuz. 2011n jaiotakoek, berriz, bi egonaldi izan dituzte: lehenengoa Askizuko aterpetxean eta bigarrena Murillo de Gállegon. Azken horretan, besteak beste, rafting eta hidrospeed bezalako abentura-jarduerak egiteko aukera izan zuten.

Horrez gain, gazte talde desberdinek bestelako proposamenetan ere parte hartu dute, hala nola Elorrixako parriladetan edo SUP eta paddle surf jardueretan. Azken hauek adin ezberdinetako gazteekin egin dira, YAKO eta Debakayakekin elkarlanean.

Gaztelekuak, gainera, herri arteko harremanak sustatzeko bi ekintza berezi antolatu ditu: Gaztefutbol topaketak eta Herri arteko ibiltaria. Ekimen horien bidez, Debako eta inguruko herrietako gazteek elkar ezagutzeko, harremanak sortzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute.

Parte-hartze handia eta balorazio positiboa

Udako jarduera guztietan parte-hartze handia izan da, eta gazteen jarrera zein sortutako giroa oso positiboak izan dira. Gaztelekuaren ustez, esperientzia hauek aukera ematen dute gazteen arteko loturak indartzeko eta aisialdiaren bidez ikaskuntza, autonomia eta bizikidetza lantzeko.

Debako Gaztelekuak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten gazte guztiei, baita udako programazioa posible egin duten eragile eta laguntzaile guztiei ere.

Irailean, Debako Gaztelekuak ohiko jarduerekin jarraituko du, gazteei zuzendutako aisialdi hezitzaileko proposamen berriak eskainiz.