Etxegabeak hartzeko aterpetxea egokitu da

2020ko apirilaren 17aEtxegabeak hartzeko aterpetxea egokitu da

Osasun alarma egoera honek are egoera zaurgarriagoan utzi ditu kalean bizi diren pertsonak. Hori aintzat hartuta, eskualdeko alkateen artean hitz egin ondoren, Debako udalak erromesen aterpetxea egokitu du egoera honetan dauden pertsonak hartzeko. Une honetan bi pertsona daude bertan eta oinarrizko arreta zerbitzua Debako Gizarte Zerbitzuen bitartez jasotzen dute.

Joan den astean zabaldu zen erromesen aterpetxe egokitua. Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Debako etxegabeei zuzendutako zerbitzua da. Eskualdeko alkateek gabezi hau antzeman ondoren, elkarlanean irtenbidea topatu dute, hortaz. Lankidetza hitzarmena sinatuko dute udalok. 

Une honetan bi lagun daude bertan aterpe hartuta, aurretik Mendaroko Kultur Etxean zeudenak. Gehienez ere, zazpi lagun hartzeko prestatuta dago, egungo egoerak eskatzen dituen garbitasun eta osasun neurri guztiak bete ahal izateko. Horiek bermatzeko protokoloa egin da. Debako Gizarte Zerbitzuek ematen diete behar duten oinarrizko arreta, gizarte hezitzaileen laguntzarekin.