Euskal Jaia 2015
2015ko irailaren 17aAurtengo Euskal Jaiaren baitan hainbat ekintza antolatu dituzte Zuhatza Euskara Elkarteak eta Udalak. Zumardian berriro ere karpa ezarri da ekitaldi hauek aurrera eraman ahal izateko. Iturri ondoan programaren barruan gelditzen zaizkigun ekintzetako bik eszenatokia aldatuko dute, Plaza Zaharreko iturri ondotik Zumardiko karpara, hain zuzen. Hauekin batera, bertso jaialdi bat izango dugu; eta bukatzeko, aurtengo Euskal Jaiak girotuko du gure zumardia.