Euskal jaia egungo baldintzetara moldatuta egingo da
2021ko irailaren 17aEuskal jaia ospakizun garrantzitsua da Deban. Iazko etenaren ondoren, Eguna berreskuratzeko apustua egin dute Debako Udalak eta egunaren antolaketan parte hartzen duten herriko kultur eragileek: Gure kai dantza taldeak, Zuhatza Euskara Elkarteak, Kalean Kantuzek eta Kalez kale txistulari taldeak. Hala, irailaren 25ean egingo da Euskal jaia.